XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Ona Andra Marik egindako eskari batzuk: Gizonak damu edo penitentzia egin dezatela dio bein baño geiagotan.

Zortzigarren agerraldian Benardatxo`ren ingurukoak bere aurpegia zurbiltzen ikusi zuten.

Zer gertatzen zaio? galdegiten zuten.

Bañan olako batean Benardatxo zutiturik ta begiak malkoz bustiak ditula jende-taldera zuzentzen da iru itz esanez: Damua, damua, damua.

Bi egun geroago, ikuslea lurrari musu ematen jarri zan.

Damu ta apaltasunaren ezaugarri ori Benardatxo'gan oraindik etzan ikusi.

Lilluraldia bukaturik esan zun agertzalearen agindua betetzea besterik etzula egin: Pekatarien alde damunekez lurrari muñ emango diozu.

Beste batean iturri bat are artean topatuarazi zion esanaz: Edatera ta garbitzera zoaz iturrira.

Eskatu zion ere Massabielle'ko arkaitzetan Bera goratu zezatela ta Lourdes otoitzaren ikastoki egin: Zoaz apaizengana ta esan emen elizatxo bat jasotzeko.

Sailka etortzea nai det.

Beretzat ere artu zitun Benardatxok itz ixil batzuk, aitortzaleari ere ezin esanak.

Amabostgarren agerraldia ezkero, ogei egun juan dira Benardatxo artzulora itzuli gabe.

Martxoaren 24'tik 25'erako gauan, agertzaleak gozoki ots egin diola sentitu du.

Eguna urratzean Benardatxo artzulora jeisten da.

Bañan... Arrigarria!.

An zegon ordurako argiz inguraturik agertzalea.

An zegon irripar tan jendetaldeari begira ama gozo batek bere semeari begiratzen dion bezela.

Benardatxok ez du Peyremale apaiz jaunak egin dion eskaria aztu ta ausarti agertzaleari itz auek zuzentzen dizkio:(...).